Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-09-25;Bihar amaituko da helduen ikastaroetan izena emateko epea. Asteasu õõ Haurrentzako zein helduentzako ikastaro ugari antolatu dituzte; dantza tropikala, antzerkia eta alboka, besteak beste.

Bihar amaituko da helduen ikastaroetan izena emateko epea

Asteasu ðð Haurrentzako zein helduentzako ikastaro ugari antolatu dituzte; dantza tropikala, antzerkia eta alboka, besteak beste.

erredakzioa

Bihar amaituko da Asteasun antolatu dituzten helduen ikastaroetan izena emateko epea. Haurren ikastaroetako epea, aldiz, amaitu da jada, nahiz eta eskaera batzuk ere jasoko dituzten oraindik.

Helduek, hortaz, laboreetako ikastaroa izango dute astearteetan (100 euro); egur taila ostiraleetan (110 euro); oinarrizko euskal dantzen ikastaroa ostiraleetan (75 euro); eta hauetaz gain aromaterapia, alboka, dantza tropikalak eta kantu zaharak berreskuratzeko saioak ere izango dituzte.

Haurrei dagokionez, 3, 4 eta 5 urtekoek ludoteka izango dute doan astelehen, asteazken eta ostirlaretan. Antzerkia ere izango dute lau eta bost urtekoek astearteetan (50 euro).

Lehen Hezkuntzako eta zaharragoak diren haurrek ere ikastaro deberdinak izango dituzte aukeran; antzerkia astearteetan (50 euro), marrazketa (50 euro), bertso eskola osteguneetan (50 euro) eta dantza ostiraleetan (50 euro). Musika ere izango dute aukeran eta ikastaro bakoitzak 80 euro balio du: solfeoa, trikitixa 3. mailatik aurrerakoentzat, panderoa eta txistua 2. mailatik aurrerakoentzat, alboka eta entsaio taldea. Azken hauek bi astez behin bilduko dira eta 30 euro balio du.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko 661 082 656 telefonora deitu behar da.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.