Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-09-20;Urteroko Azoka Berezia, bihar egun guztian zehar. Asteasu õõ Ganadu erakusketa, elikagai eta artisau produktuen postuak, perretxiko erakusketa... izango dira.

Urteroko Azoka Berezia, bihar egun guztian zehar

Asteasu ðð Ganadu erakusketa, elikagai eta artisau produktuen postuak, perretxiko erakusketa... izango dira.

imanol garciA

Asteasuk bere Azoka Berezia izango du bihar. Goiz eta arratsaldez hainbat gauza ikusi eta erosteko aukera izango da. Guztira 60 postu inguru izango dira eta bertan elikagaiak eta artisau produktuak erosi ahal izango dira. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira irekita.

Goizean zehar Lamiategiko larrean ganadu erakusketa izango da. Aipatzekoa da animalia guztiak Asteasuko baserrietakoak direla. Bestalde, 11:30ak inguruan esne behien erakusketa-lehiaketa egingo dute. Bertan herriko lau baserritako animaliek parte hartuko dute bost maila ezberdinetan.

Perretxikoak ikusgai

Aurten ere mikologiak bere lekua izango du. 200 perretxiko mota ikusteko aukera izango da frontoian, bakoitza bere informazioarekin. 13:00ak aldera perretxiko saski ederrenaren lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Ordurako, saskiak bertara eraman behar dituzte parte hartu nahi dutenek. Aurten ez da saski irabazlearen enkanterik egingo, baina saria eta garaikurra jasoko ditu perretxikozaleak.

Arratsaldean ardi zakur lehiaketa egingo da Ibargain zelaian. 18:00etan hasiko da norgehiagoka. Bestalde, nezakaritzarekin lotuta dagoen makinaria ikusteko aukera ere izango da udaletxearen aurrean.

Girorik ere ez da faltako, joaldunak eta 20 bat trikitilari kalejiran ariko direlako. Ohi bezala ere, taberna egongo da eta bertan taloak erosi ahalko dira.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.