Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko azaroak 21, Ostirala

;2008-09-18;3,2 kilometro dituen Asteasu eta Zizurkil arteko bidegorria inauguratuta. Azpiegiturak õõ Ekitaldian Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatua eta bi herrietako alkateak izan ziren.

3,2 kilometro dituen Asteasu eta Zizurkil arteko bidegorria inauguratuta

Azpiegiturak ðð Ekitaldian Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatua eta bi herrietako alkateak izan ziren.

erredakzioA

Asteasu eta Zizurkil arteko bidegorria inauguratu zuten atzo Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatuak, Iñaki Amenabar Asteasuko alkateak eta Marian Lazkano Zizurkilgo alkateak. Guztira 3,2 kilometro ditu ibilbideak eta 2 milioitik gorako aurrekontua izan du. Oinezkoak nahiz txirrindulariak ibil daitezke bertatik. Azken hauek gehienez 20 kilometro orduko abiaduran mugitu daitezke.

Gorka Ormazabalek herritarrei bidegorria erabil dezaten gonbita egin zuen: «Motordunik gabeko mugikortasunaren eta iraunkortasunaren sustapena gauzatzeko, behar-beharrezkoa da, bidegorrien azpiegitura ez ezik, baita herritarren konpromisoa ere bizikleta erabiltzeko». Erabilera hori aisiarako baliabide gisa bakarrik ez izateko azaldu zuen diputatuak, baita «garraiobide gisa ere, mugikortasun iraunkorreko hautabiderik onena baita batez beste bost kilometroko distantzietan ibiltzeko».

Iñaki Amenabar Asteasuko alkateak eskerrak eman zizkion Foru Aldundiari eta Villabona, Zizurkil eta Asteasuko udalen artean egon den lankidetza nabarmendu zuen. «Bidegorria Villabonarekin lotuko da aurrerago», gaineratu zuen. Marian Lazkano alkateak animatu zien herritarrei bidegorria erabiltzea eta erabilpen hori «modu egokian» izatea. Lazkanok azaldu zuenez, bidegorriak bat egiten du «mugikortasun iraunkorrarekin».

Datorren urtean, argiak

3,2 kilometroko ibilbidea osatzeko hamabi hilabete iraun dute lanek. Zabalera hiru metrokoa du eta profil laua du, aldapa handiagoko zati labur bat duela. Trazatua ibaiertzeko nekazaritza eremuetatik doa eta industria pabilioiak inguratzen ditu Asteasuko sarreran. Diputatuak azaldu zuenez, datorren urtean ibilbidean zehar argiak jartzeko asmoa du Foru Aldundiak. Bestalde, bidegorria egiteko lanez baliatuta, zuntz optikoaren eroanbidea lurperatu da.

Asteasu eta Zizurkilen arteko bidegorria inauguratuta, urte bukaerarako ehun kilometro baino gehiago izango ditu Foru Aldundiak Gipuzkoan egindako bidegorrien sareak. «Gero eta gertuago gaude Gipuzkoako oinarrizko sareak etorkizunean izango dituen 378 kilometroak osatzeko helburutik», azaldu zuen Ormazabalek.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.