
Tranpazulok ekarriko du berriro festa giroa
Asteasu Santamaña jaiak bihartik igandera arte izango dira; ohiko ekitaldiek beteko dute egun horien egitaraua.
erredakzioA
Kros Igoeraren eta Euskal Herriko Sega Ligaren ondoren, Santamaña jaien egun nagusiak izango dira bihartik igandera arte. Tranpazulo ere izango da aurten festen hasiera iragarriko duena. Hori bihar goizean izango da eta hiru egunez, Santamañako baseliza festa giroak hartuko du.
Ohiko egitaraua izango da. Ez dira faltako bailarakoen arteko herri kirolak, Mañukorta et Zabala bertsolariak, Kupela taldearen emanaldiak, goizaldeko txokolatadak, mus eta toka txapelketa, haur jolasak, herri afaria, txirrindulari afizionatuentzako Andazarrateko Igoera eta zaldi lasterketa, besteak beste. Meza nagusiak ere izango dira baselizan eta Laja eta Landakanda trikitilariek ez dute hutsegingo.
############
egitaraua
Uztailak 18, bihar
10:15. Festen hasiera. Tranpazulon igoera eta txupinazoa.
11:15. Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa.
13:00. Herri kirolak bailarakoen artean. Ondoren Mañukorta eta Zeberio bertsolariak eta Kupela taldea.
17:30. Kalejira. Gauean Kupela taldearen emanaldia. Goizaldera txokolatada.
Uztailak 19, etzi
16:00. Santamañako XIV. Mus Txapelketa.
17:00. Haur jolasak.
18:30. VIII. Nazioarteko Toka Txapelketa.
21:00. Herria afaria. Gauean Laja eta Narbaiza trikitilariak. Goizaldera txokolatada.
Uztailak 20, igandea
09:30. Andazarrateko XXIV. Igoera. Federatugabeko txirrindularientzat.
11:15. Meza nagusia. Ondoren herri kirolak, Otaño eta Lasa aizkolariekin eta Telleria eta Lertxundi harri-jasotzaileekin. Bertan izango dira Irazu eta Telleria bertsolariak eta Laja eta Landakanda trikitilairak.
17:30. VIII. Zaldi Lasterketa. Gauean: Laja eta Landakanda. Gauerdian Tranpazuloren jeitsiera.
############
Antzerkia
Titirijai 2008
TOLOSA, - 2008-11-29
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.