
Gabirondotarrak lehen postuan Euskal Herriko I. Sega Ligan
Erredakzioa
Asteasuko Santamaña jaien baitan Euskal Herriko Nazioarteko Erako I. Sega Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten herenegun. Bertan, gizonezkoetan, Igor Esnaola gailendu zen, eta emakumezkoetan, berriz, Maria Luisa Gabirondo gazteluarra.
Igor Esnaolak 3 minutu eta 21 segundoko denborarekin geratu zen lehena. Eskualdeko lehen gizonezkoa Baliarraingo Jokin Garmendia izan zen; laugarren geratu zen, 3 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Bere atzetik Joxe Gabirondo gazteluarra sailkatu zen, 3 minutu eta 42 segundorekin, eta seigarren Baliarraingo Arkaitz Arteaga, 3 minutu eta 4 minutu eta 13 segundorekin. Sailkapen orokorrean, Joxe Gabirondo dago lehen postuan, Jokin Garmendia 7. eta Arkaitz Arteaga 10. postuan.
Maria Luisa Gabirondo bikain
Emakumezkoen mailan, Maria Luisa Gabirondo gazteluarrak maila bikaina erakutsi zuen Asteasun. 2 minutu eta 33 segundoko denbora behar izan zuen amaitzeko, eta lehen postua erdietsi zuen. Orokorrean ere lehen postuan dago, 59 punturekin.
Erakusketak
'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.