Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-07-15;Laugarren aldiz Patxi Urizar izan da garaile Kros igoeran. Asteasu SantamaÒa auzoko jaiei hasiera emanez, jokatu zen; nesketan Lourdes Oiarzabalek irabazi zuen.

Laugarren aldiz Patxi Urizar izan da garaile Kros igoeran

Asteasu Santamaña auzoko jaiei hasiera emanez, jokatu zen; nesketan Lourdes Oiarzabalek irabazi zuen.

esti ezeizA

Herenegun hasi ziren Asteasuko Santamaña auzoko festak. Eta ohikoa den bezala, korrika ekin diete jaiei. Kros igoera jokatu zen igandean, 90 lagun inguruk hartu zuten parte norgehiagokan. Alde batetik, mutiletan, aurreko urteetako emaitzak errepikatu ziren, eta Patxi Urizar billabonatarra izan zen garaile. Honek 28 minutu eta segungo bat behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Laugarren urtez jarraian irabazi du Urizarrek Santamañako igoera.

Emakumezkoetan, 10 lagunek hartu zuten parte, eta aldaketak egon ziren. Izan ere, aurreko bi urteetan garaile izan zen Nerea Amilibia, oraingoan hirugarren postuan sailkatu zen. Irabazlea Lourdes Oiarzabal izan zen.

Eguraldiak ere lagundu zuen herenegungoan, eta parte-hartzaileen esanetan, «korri egiteko giro bikaina» egiten zuen. Egindako denborei dagokionean, aurreko urteetakoen antzekoak izan dira oraingoak ere, nahiz eta antolatzaileek azaldu, «jendea gero eta hobeto prestatua» dagoela. Aipatzekoa da, orain arteko errekorra apurtzen zuenarentzat sari bereziak zeudela. Baina ez zuen inork lortu. Dena den, Lourdes Oiarzabal oso gertu ibili zen. Izan ere, 33 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea zeharkatzeko, eta denborarik onena, Aintzane Argaizena da, 33 minutu eta 21 segundotakoa.

Proba amaitu ostean, hainbat sari zozketatu zituzten parte-hartzaileen artean. Bestalde, irabazleek 150 euroko diru-saria irabazi zuten. Sari berezi bat jaso zuten ere Asteasuko azkarrenek. Hala, mutiletan, Juankar Ayerza izan zen helmugara iritsi zen lehena, eta nesketan, Isabel Dumal.

############

sailkapena

Mutilak

Patxi Urizar. 28 minutu eta segundo bat.

Enekoitz Aizpurua. 28 minutu eta 14 segundo.

Asier Eskisabel. 29 minutu eta 4 segundo.

Neskak

Lourdes Oiarzabal. 33 minutu eta 55 segundo

Klaudia Beobide. 34 minutu eta 33 segundo.

Nerea Amilibia. 35 minutu eta 11 segundo.

############

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.