Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-07-10;Kros Igoerak emango dio hasiera ohi bezala SantamaÒako festei. Asteasu Igandean izango da lasterketa; 10:30ean hasiko da eta korrikalariek zazpi kilometroko ibilbidea egingo dute.

Kros Igoerak emango dio hasiera ohi bezala Santamañako festei

Asteasu Igandean izango da lasterketa; 10:30ean hasiko da eta korrikalariek zazpi kilometroko ibilbidea egingo dute.

erredakzioA

Asteasuko Santamaña auzoko festei hasiera emango dio ohi bezala, Kros Igoerak. Igande honetan izango da eta dagoeneko zortzigarreen aldia da antolatzen dela proba hau. Festen ekitaldiak berriro hasiko dira hilaren 18an, Tranpazuloren igoerarekin eta txupinazoarekin.

Kros igoera 10:30ean hasiko da Asteasuko plazatik eta Santamañako baselizaraino igo beharko dute korriklariek, zazpi kilometroko ibilbidea eginez. Sariak bai emakumezkoentzat eta bai gizonezkoentzat berdinak izango dira: lehenengoak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro, hirugarrenak 60 euro, laugarrenak 30 euro eta bosgarrenak 20 euro. Errekorra jarzten duenarentzat sari bereziak izango dira. Gizonezkoetan Iban Sanchezek jarri zuen, 25 minutu eta 50 segundorekin. emakumezkoetan Aintzane Argaizek jarri zuen, 33 minutu eta 21 segundorekin. Izena egunean bertan eman behar da proba hasi aurretik.

Kros Igoeraz gain beste ekitaldirik ere izango da. Euskal Herriko Sega Txapelketako Ligaren jardunaldi bat jokatuko baita Santamaña baselizaren inguruetan. 17:00etan hasiko dira segalariak bere saioarekin.

Agenda

Erakusketak

'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29

Erakusketak

Egutegirako argazki lehiaketako lanak
ANOETA, Abraham Olano kiroldegia - 2008-11-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.