Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

Eztabaidak

tolosa

2008-09-29

Voith Gorostidi etxebizitzen inguruan zurrumurru asko entzuten ari da. Zer da zuri iritsi zaizuna? Txutxumutxu horiei zein balio ematen diezu?

Jasotako mezuak:

6

Irakurle bat | 2008-10-22

Nik ere txoiloa dela pentsatzet jarraitzen dut. Neri ere tokatu zait baino oraindik ez didate ezer firmatzeko deitu. Zain nago oraindik. Ekonomi egoerai ezin bueltaka gabiltz danok baino barruak ere beste gauza bat ere esaten dit. Ez dakit "polemikoa" izango den a la ez, baino, jakitun nago, bankuan eskatu eta ezezkoa eman diotenen artean badela jendea, aste santun eskiatzeari uko egin ezin izan ziona edota udaran oporretan joan "behar" zuena ere. Zer espero zenuten?

5

komeriatan | 2008-10-22

Egoera honetan errudunak bilatu beharra dago. Zein da arduradun nagusia? Udala? alde batetik bai etxeen tamaina handiegia delako gazte batentzat, 120 m zertarako, baina badaezpada handia behar deu. Bankuena? Finantza mundua nahastua dago beraien erruz eta orain ez dute inongo krediturik ematen beraz etxea erosi nahi duenak ezin du. Gizartearena? Baita ere, denek behar deu propietate bat. Badaukagula zerbait badaezpada. Tolosako udalak etxebizitzak tasatuak egitea idea ona da baina nire ustez errentan eman behar dira ez propietatean.Nire ustez administraziotik bultzatu beharreko etxebizitza politika alkilerrera zuzendua egon behar du. Eta propietatea nahi duenak erosi dezala eta merkatuko prezioa ordaindu dezala baina ez eskatu administrazioari etxebizitza propietatean. Denok daukagu etxebizitzarako eskubidea baina ez daukagu propietate pribaturako eskubiderik.

4

Irakurle bat | 2008-10-17

Propietate pribatu gutxiago eta beste plan batzuk atera beharko lirateke aurrera. Zer gertatzen da hutsak dauden etxebizitzekin? Zergatik ez da bultzatzen alkilerra? zer lortzen da hainbeste eraikitzen? hainbeste haziko al da ba Tolosa? San Estebanen ere pila bat etxe doaz, ez? Europako herrialde garatuetan alkilerra bultzatzen da, eta etxebizitzarena bai da benetako eskubidea, ez luxua, hemen gertatzen den bezala. Gazte asko daude 1.000 eurotik pasatzen ez direnak. Mesedez... pentsatu pixkat besteengan.

3

kanpotar bat | 2008-10-17

Aupa! ni enaiz tolosarra baina lagun asko ditut han eta asko ari naiz entzuten horri buruz. Aurreko debatean enaiz sartuko ez dakitelako zenbateraino diren egia esan diren gauzak. Baina badaukat ezagun bat itxaron zerrendan azkenetarikoa zegoena eta deitu egin diote, hori bai da errealitatea. Puntu horta heldu bada asuntoa iruditzen zait zerbait gaizki dijoala eta afektatuentzat duinena azalpenen bat jasotzea izango zela. Non dugu duintasuna gaur egun?

2

"renuntziatu duen bat" | 2008-10-17

Aurreko mezuarekin flipatuta geratu naiz egia esan. nola esan daiteke txolloa dela? niri etxe hoietako bat tokatu zitzaidan, ondorioz Udalak finkatutako baldintzetan sartzen nintzen. Baina kuestioa da bankura jun naizenean diru eske ez didatela emango esan didatela (hitz politekin noski). Non dago arazoa hor, komunikabideetan? Edota Udalak jarritako baldintzak eta etxebizitaren prezioak ez datozela bat? Renuntziena beldurrangatik izan daiteke kasuren batean baina ez 150 kasutan. Argi dago Olatzek ez duela arazo handirik izango hilabete bukaerara iristeko. Niri iruditzen zait proiektua saldu zanean udalekoak hor atera zirela harro-harro eta orain gauzak ondo ez daudenean ezkutatu egiten direla.

1

Olatz | 2008-10-17

Mamu asko piztu dira honen inguruan. Argi dagoena da oso aukera ona dela une hauetan gauzak dauden bezala horrelako zebait egokitzea. Renuntzia asko egon direla zabaldu da herrian, baina hori ez zait iruditzen Udalaren errua, gehio iruditzen zait zuek, komunikabideak, sartzen ari zareten beldurra dela erruduna. Niri txolloa iruitzen jarraintzen dit.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.