
2008-04-29 | 17:40:28
Literatura
Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Mondello saria
Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da asteasuarra
Aurtengo Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi du. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez eman dio saria Atxagari. Atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da Atxaga eta aho batez lortu du saria 'Il libro di mio fratello' liburuarengatik, hau da, 'Soinujolearen semea'.
Mondello saria Banco di Sicilia fundazioak eta Andrea Biondo fundazioak sustatzen dute eta aurten 34. edizioa bete du. Orain arteko saridunen artean idazle handien izenak daude, besteak beste Nobel saria irabazi duten Josef Brodskji, Doris Lessing, Gunter Grass, Octavio Paz eta José Saramago.
Sarien banaketa maiatzaren 23-24an izango da Palermon. Sari banaketaz gain, mahai-ingurua ere antolatu da irabazle batzuekin. Mahai-inguru horretan hartuko dute parte, Bernardo Atxagarekin batera, Andrea Bajanik, Antonio Scuratik, Flavio Sorigak eta Tzvetan Todorovek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.