Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko urriak 12, Igandea

Azken ordukoak

2007-06-15 | 16:47:28

Guardia Zibilaren "jazarpen militarra" salatu dute

Asteasuko Txortu muinoan 08:00etatik daudela dio herritar batek

Asteasun Guardia Zibilaren "jazarpen militarra" salatu dute zenbait herritarrek. Horietako batek azaldu duenez, 08:00etatik aurrera Andazarrate errepidean dagoen Txortu muinoan dago Guardia Zibila. "Ez dakigu zertarako dauden, baina harrituta gaude hainbeste denboran hor daudelako. Egoera hau salatu nahi dugu", gaineratu du herritarrak.

2 erantzun

Bernardo Atxagak euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia egin du

2007-03-17 | 15:35:32

Bernardo Atxagak euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia egin du

"Antzarak, zenbakiak eta letrak" irakurri du, Asteasuko hainbat pasarte eta oroimen kontatuz

Asteasuko kiroldegian Euskaltzaindiako hainbat kideren aurrean eta herritarren aurrean "Antzarak, zenbakiak eta letrak" irakurri du. Iņaki Amenabar alkateak sarrera bat egin du eta ondoren, Ana Toledo eta Jose Luis Lizundia euskaltzainek Bernardo Atxaga eraman dute lagunduta, jendaurrera.

Ez du erantzunik

Sute batek Itturralde baserria kiskali du

2007-01-31 | 12:54:22

Sute batek Itturralde baserria kiskali du

Ez du kalte pertsonalik sortu

Asteasuko utzitako etxe batean, Itturralde izenekoan, bart sutea izan da eta, horren ondorioz, etxea kiskalita geratu da. Ez du kalte pertsonalik sortu. Suhiltzaileek eta Asteasuko Udalak esan dutenez, etxean egurra gordetzen zuten. Herriko parte zaharrean dago eraikina, Iturri kaleko 3. zenbakian, eta gaueko hamabiak pasatxoan sortu zen sutea. Dena dela, ondoko eraikineko bizilagunek ez zuten etxea utzi beharrik izan. Suhiltzaileak gau osoan bertan egon dira, sua berriro piztu ez zedin zaintza lanak egiten.

Ez du erantzunik

Arretxe baserria kixkali egin da

2006-10-05 | 13:38:46

Arretxe baserria kixkali egin da

Ordu erdian gertatu da dena

11:30a aldera joan dira suhiltzaileak sua itzaltzera: surik ez dago jada, baina baserria kixkalita geratu da.

Ez du erantzunik

Urkidizar baserriaren saskia, perretxiku lehiaketan irabazle

2006-09-18 | 15:53:32

Urkidizar baserriaren saskia, perretxiku lehiaketan irabazle

Olarrea-Goiko jatetxeak eraman du enkantean saski sariduna; ardi txakurren lehiaketan Joxe Mari Orbegozo oņatiarra izen da irabazlea ‘Alai’rekin

Asteasuko Azoka Eguna berezia izan zen atzokoa. Ohiko postu eta erakusketez gain, berritasunak izan ziren. Eguerdian perretxiku saski ederrenaren lehiaketa egin zen. Urkidizar baserrikoek irabazi zuten saria. Saski sariduna enkantean jarri ondoren, 142 eurogatik Olarrea-Goiko jatetxeak eraman zuen. Ardi txakurren lahiaketari dagokionez, Joxe Ramon Orbegozo oņatiarrak irabazi zuen lehia Alai izeneko txakurrarekin.

Ez du erantzunik

Bernardo Atxaga euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

2006-03-31 | 13:23:13

Bernardo Atxaga euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Idazle asteasuarra zen Juan Mari Lekuonaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra

Bernardo Atxaga da euskaltzain oso berria. Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko bozketa egin du gaur Euskaltzaindiak, Gasteizen duen ordezkaritzan. Akademiaren arauek agintzen duten legez, Atxagak gehiengo osoa lortu du. Idazle asteasuarrak euskararen zabaltzea ardura handiagoz hartuko duela adierazi du: "Batetik bestera ibiltzen naiz idazle bezala, eta euskarari buruz hitz egiten dut. Orain ardura handiagorekin egingo dut hori". Jakina denez, Atxaga zen Juan Mari Lekuona euskaltzain zenaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra. Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo euskaltzainek aurkeztu zuten.

Ez du erantzunik

2006-02-08 | 12:37:10

Lau turista pozoitu dira gasa arnastuta Asteasuko nekazaritza turismoko etxe batean

Turistak, Espainiatik etorritakoak, Donostiako Ospitalera eraman dituzte

Espainiatik etorritako lau turista Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte, Asteasuko nekazaritza turismoko etxe batean gasa arnastu eta intoxikatuta. 27 eta 60 urte bitarteko lau gizonezko dira, hiru Badajozkoak (Extremadura) eta laugarrena Burgoskoa (Gaztela). Osasun larrialdiko zerbitzuak iritsi direnean, zorabiatuta zeuden lau turistak, baina korderik ez dute galdu.

Ez du erantzunik

2006-02-07 | 17:10:31

New Yorkeko kritikariek 'Obaba' saritu dute

Maitzaren 6an banatuko dituzte sariak

Ez du erantzunik

Agenda

Ikuskizunak

Bertso jaialdia
TOLOSA, Beotibar pilotalekua - 2008-10-12

Deialdiak

Haur eskola ikusteko aukera
ALBIZTUR, Udaletxeko ganbara - 2008-10-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.