Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko urriak 12, Igandea

2007-07-16 | 15:22:58

SANTAMAÑA KROSA

Patxi Urizar eta Nerea Amilibia berriro irabazle

Ez billabonatarrak ezta zizurkildarrak ere ezin izan zuten probako marka hautsi

Iaz bezala, Patxi Urizar billabonatarrak eta Nerea Amilibia zizurkildarrak irabazi dute Santamaña Krosa. Urizarrek 28’04’’-ko denbora egin du eta Amilibiak 34’40’’-koa. Ezin izan dute probaren markak hautsi. Gizonezkoetan bigarrena Josu Arregi (28’04’’) eta hirugarrena Emilio Garcia (28’32’’) izan dira. Emakumezkoetan Romy Mey (35’12’’) bigarren eta Paki Lizaso (35’39’’) hirugarren izan dira.

Zazpigarren aldia da krosa antolatzen dutela eta aurtengoan 92 parte-hartzaile aritu dira, horietatik 10 emakumezkoak. Probaren ondoren hamaiketako eman zen eta parte-hartzaileek hainbat produkturen zozketan parte hartu zuten.
Nerea Amilibia zizurkildarrak ez zuen uste irabazterik izango zuenik, Romy Mey alemaniarra azkar hasi baitzuen krosa. «Aurretik izan nuen, 150 metroko abantaila zuen», azaldu du. Halere, aldapa gora hasi zirenean, Amilibia gerturatzen hasi zen. «Nirea mendia da. Hor aurrea hartu nion». Amilibiak marka haustea nahi zuen aurten. «Sentzazio onak nituen, eta saiatu nintzen. Baina ez dut uste nik marka hausterik izango dudanik".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Patxi Urizar eta Nerea Amilibia berriro irabazle

VII. Santamaña Krosaren podioa. Ezkerretik hasita: Paki Lizaso (hirugarrena), Emilio Garcia, (hirugarrena), Josu Arregi (bigarrena), Romy Mey (bigarrena), Nerea Amilibia (lehenengoa) eta Patxi Urizar (lehenengoa).

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.