
2007-03-17 | 15:35:32
Kultura
Bernardo Atxagak euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia egin du
"Antzarak, zenbakiak eta letrak" irakurri du, Asteasuko hainbat pasarte eta oroimen kontatuz
Asteasuko kiroldegian Euskaltzaindiako hainbat kideren aurrean eta herritarren aurrean "Antzarak, zenbakiak eta letrak" irakurri du. Iņaki Amenabar alkateak sarrera bat egin du eta ondoren, Ana Toledo eta Jose Luis Lizundia euskaltzainek Bernardo Atxaga eraman dute lagunduta, jendaurrera.
Alkateak makila eman dio, lagun talde batek Asteasuko ikuspegia eman dio, Oinkari dantza taldekoek Aurreskua dantzatu egin diote, eta bertsolari gaztetxo batek 3 bertso eskaini dizkio. Bukatzeko, haur talde batek "Txoria Txori" eta "Eskola txikitako festarako kanta" abestu diote.
Jose Irazurekin batera, Andres Urrutia, alkatea bera eta Xabier Kintana izan dira mahaiean. Bukatzeko lunch-a izan da Usarrabi kiroldegian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bernardo Atxaga, Andres Urrutiaren eskutik Juan Mari Lekuona zenaren domina jaso berri ondoren.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.