
2006-09-18 | 15:53:32
AZOKA EGUNA
Urkidizar baserriaren saskia, perretxiku lehiaketan irabazle
Olarrea-Goiko jatetxeak eraman du enkantean saski sariduna; ardi txakurren lehiaketan Joxe Mari Orbegozo oņatiarra izen da irabazlea Alairekin
Asteasuko Azoka Eguna berezia izan zen atzokoa. Ohiko postu eta erakusketez gain, berritasunak izan ziren. Eguerdian perretxiku saski ederrenaren lehiaketa egin zen. Urkidizar baserrikoek irabazi zuten saria. Saski sariduna enkantean jarri ondoren, 142 eurogatik Olarrea-Goiko jatetxeak eraman zuen. Ardi txakurren lahiaketari dagokionez, Joxe Ramon Orbegozo oņatiarrak irabazi zuen lehia Alai izeneko txakurrarekin.
Gustura azaldu dira antolatzeileak Azoka Egunak emandakoarekin. Ekitaldi bereziak antolatu zituzten aurtengo ediziorako eta lortutako emaitzekin kontent daude. Perretxiku lehiaketara bi saski aurkeztu ziren. Horrela ikusita partaide gutxi iza zirela dirudi. Antolatzaileek, baina,
«perretxikurik ez dagoela eta, inor ez zela azalduko uste genuen. Beraz, pozik gaude parte-hartzaileak izateagatik». Esan bezala, Urkidizar baserrikoek aukeztutako saskiak eraman zuen lehen saria. Geroko enkantea «arrakastastua» izan zela azaldu dute anatolatzileek. «Jende ugarik hartu zuen parte eta horregatik azkenean saskia eraman zuenak ordaindutako 142 euroak».
Ardi txakurren lehiaketa ere lehenengo edizioa bete zuen aurtengoan. Zazpi lehiakidek hartu zuten parte. Joxe Ramon Orbegozok lortu zuen lehen saria Alai txakurrarekin eta Adunan bizi den Bittor Bengoetxea galdakaoarrak bosgarren postua lortu zuen. Euri pixkat egin bazuen ere, ikuslego dexente gerturatu zen bertara.
Bestalde, ez zuten huts egin abere erakusketak (100 buru gora ikusteko aukera izan zuten Asteasura joanddakoek); artisauen erakusketak eta frontoian egon ziren baserritarren postuek. Azken leku honetan egon zen ikusgai mikologia erakusketa. 120 perretxiku espezie baino gehiago ezagutzeko aukera izan zuen aurtengo Azoka Egunara joandako bisitari andanak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Mikologia erakusketa ikusten Azoka Egunera joandako hainbat bisitari.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.