Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

2006-03-31 | 13:23:13

EUSKARA

Bernardo Atxaga euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Idazle asteasuarra zen Juan Mari Lekuonaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra

Bernardo Atxaga da euskaltzain oso berria. Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko bozketa egin du gaur Euskaltzaindiak, Gasteizen duen ordezkaritzan. Akademiaren arauek agintzen duten legez, Atxagak gehiengo osoa lortu du. Idazle asteasuarrak euskararen zabaltzea ardura handiagoz hartuko duela adierazi du: "Batetik bestera ibiltzen naiz idazle bezala, eta euskarari buruz hitz egiten dut. Orain ardura handiagorekin egingo dut hori". Jakina denez, Atxaga zen Juan Mari Lekuona euskaltzain zenaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra. Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo euskaltzainek aurkeztu zuten.

Bernardo Atxaga Asteasun jaio zen 1951ko uztailaren 27an. Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.
1980 inguruan, haur literatura idazteari ekin zion, batetik eta geografia pertsonal bat sortzeko zereginean hasi, bestetik: Obaba. Hamarkada osoan zehar argitaratu zituen hainbat ipuin eta nobela labur, gehienak ’Obabakoak’ liburuan (1988) bildu zituenak. Lan horrek sekulako oihartzuna izan zuen baita Euskal Herritik kanpoko inguru literarioetan ere. Beste askoren artean aipatzekoa da ’Gizona bere bakardadean’ nobela ere (1993). Atxagak azken urteetan idatziriko kontakizun lanari herri literatura eta, hizkuntzaren aldetik, euskal tradizio literarioaren kutsu nabaria dario. Kaleratutako azken bi liburuekin, ’Soinulariaren semea’ eta ’Lekuak’, bukatutzat eman dio ildo horri.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Bernardo Atxaga euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Bernardo Atxaga

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.