Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Asteasu
2008ko abenduak 2, Asteartea

Azken ordukoak

Bernardo Atxaga euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

2006-03-31 | 13:23:13

Bernardo Atxaga euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Idazle asteasuarra zen Juan Mari Lekuonaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra

Bernardo Atxaga da euskaltzain oso berria. Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko bozketa egin du gaur Euskaltzaindiak, Gasteizen duen ordezkaritzan. Akademiaren arauek agintzen duten legez, Atxagak gehiengo osoa lortu du. Idazle asteasuarrak euskararen zabaltzea ardura handiagoz hartuko duela adierazi du: "Batetik bestera ibiltzen naiz idazle bezala, eta euskarari buruz hitz egiten dut. Orain ardura handiagorekin egingo dut hori". Jakina denez, Atxaga zen Juan Mari Lekuona euskaltzain zenaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra. Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo euskaltzainek aurkeztu zuten.

Ez du erantzunik

2006-02-08 | 12:37:10

Lau turista pozoitu dira gasa arnastuta Asteasuko nekazaritza turismoko etxe batean

Turistak, Espainiatik etorritakoak, Donostiako Ospitalera eraman dituzte

Espainiatik etorritako lau turista Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte, Asteasuko nekazaritza turismoko etxe batean gasa arnastu eta intoxikatuta. 27 eta 60 urte bitarteko lau gizonezko dira, hiru Badajozkoak (Extremadura) eta laugarrena Burgoskoa (Gaztela). Osasun larrialdiko zerbitzuak iritsi direnean, zorabiatuta zeuden lau turistak, baina korderik ez dute galdu.

Ez du erantzunik

2006-02-07 | 17:10:31

New Yorkeko kritikariek 'Obaba' saritu dute

Maitzaren 6an banatuko dituzte sariak

Ez du erantzunik

2006-01-21 | 17:32:43

Bernardo Atxaga euskaltzain izateko proposatu dute

Xabier Kintana, Ana Toledo eta Jose Luis Lizundia euskaltzainek proposatu dute Juan Mari Lekuona zenak utzitako aulkia betetzeko

Hautagaitza datorren ostiralean, hilaren 27an, aurkeztuko dute ofizialki, eta sustatzaileek agertu dutenez, Atxagaren literatur zein hizkuntza arloko merezimenduak eta nazioartean dute sona hartu dute aintzat proposamena egiteko.

Ez du erantzunik

2006-01-09 | 13:36:38

Arrospide eta Mugertza I.a finalerdiak jokatzeko sailkatu dira

Joxemari Olasagasti eta Joxe Etxebeste garaitu zituzten herenegun Asteasun izandako proban

Anjel Arrospidek eta Fausto Mugertzak Urrezko Aizkorako finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu zuten herenegun gauean Asteasun izan zen saioan. Joxemari Olasagastiren eta Joxe Etxebesteren aurka aritu ziren, eta hauek beste kanporaketa bat jokatu beharra izango dute, eta hura irabazi, finalerdietan sartu nahi baldin badute.

Ez du erantzunik

Gustura daude Soziokultural zentro berriarekin

2005-12-26 | 15:10:41

Gustura daude Soziokultural zentro berriarekin

Jabier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren bisita izan du goizean

Asteasuko Soziokultural zentroa berriak Javier Madrazo EAEko Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren bisita izan du goizean, inauguratu zutenetik ia 2 hilabete igaro direnean. Sailburuak Udaleko ordezkariek lagunduta ikusi ditu zentro berriak dituen instalakuntza guztiak, hala nola, KZgunea, liburutegia, Osakidetzako kontsultategia eta balioanitzeko beste hainbat gela.

Ez du erantzunik

2005-12-12 | 13:11:17

Mendizale asteasuar bat eta andoaindar bat hil dira Formigalen elur jauzi baten ondorioz

Gaur goizean aurkitu dituzte Joxean Azkue eta Unai Otamendiren gorpuak

Joxean Azkue asteasuarra eta Unai Otamendi andoaindarra hilotz aurkitu dituzte gaur goizean Huescako (Aragoi, Espainia) Pirinioan, El Portalet mendatetik hurbil. Espainiako Gobernuaren Huescako Ordezkaritzak agertu duenez, elur jauzi batek azpian hartuta hil dira bi gipuzkoarrak. Joxean Azkue Aizkardi Mendi Taldearen kidea zen eta aste honetan egin behar zen Asteasuko Mendi Astearen antolatzaileetako bat. Ezbeharra dela eta, Mendi Astearen ekitaldiak bertan behera gelditu dira.

Ez du erantzunik

2005-12-01 | 18:31:45

Lekuak, bere azken lana aurkeztu du Bernardo Atxagak

'Kontaerak lekuekin dute zerikusia, geografia beti dago' adierazi du Atxagak aurkezpenean

«Orrialdeen azpian dagoena ikusi behar da; liburu honetan gogoetak daude, pentsamenduak narrazio modu batean. Modu soilean, eta serioan aldi berean. Kutsu biografikoa beraz, badu ere». Honela deskribatzen du Atxagak bere azken lana: Lekuak.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.