
2008-11-05 | 12:43:56
Bi adingabe atxilotu dituzte lapurtutako ibilgailu batean joateagatik
Hernaniko Ertzainetxeko agenteek 16 urteko adingabe bi atxilotu dituzte gaur goizaldean, lapurtutako turismo batean zihoazela harrapatu dituztenean.
2008-11-04 | 11:40:19
'Soinujolearen semea' zinemara eramateko bidean
Bernardo Atxagak dio gidoia egina daukala, baina finantzazioa falta dela
Bernardo Atxaga asteasuarrak gaur jakinarazi duenez, 'Soinujolearen semea' (Pamiela, 2003) bere liburuaren gidoia egina dauka, eta orain "zuzendari horrek" zinemara eramateko finantzazioa falta dela gaineratu du. "Ezin dut gehiago esan", adierazi du idazle asteasuarrak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Beste idazle batek eta biek idatzi dute gidoia udan. Ez du zehaztu filma euskaraz edo gazteleraz izango den.
2008-10-16 | 11:26:39
Zaldi ibilaldia eta lasterketa antolatu dute
Igandean goizez egingo dute ibilaldia eta 17:30ean izango da lasterketa
Igandean, hilaren 19an, zaldi ibilaldia eta lasterketa antolatu dute Asteasun. 09:00etan Olarrea Goikoa jatetxearen inguruan elkartuko dira parte-hartzaileak ibilaldia egiteko eta lau ordu inguru iraungo du. Bestalde, uztaileko Santamaņa jaietan bertan behera geratu zen zaldi lasterketa antolatu dute Antxotako zelaian 17:30ean.
2008-09-23 | 17:08:38
Bernardo Atxaga zentzugabeko umorea jorratuko duen nobela berria ari da prestatzen
AEBtan 10 hilabete egin ditu "Zazpi etxe Frantzian" nobela lantzen eta atontzen
Gizakiaren alde zital eta txarrena islatu nahiko du nobela honetan, "baina umorea erabiliz". "Orain arte prosan idatzi ditudan liburuekin ez du zerikusirik izango".
2008-05-23 | 13:30:18
Atxagak bihar jasoko du Mondello saria Italian
Gaur mahai-inguru batean parte hartuko du
Bernardo Atxaga asteasuarrak bihar jasoko du Mondello saria Palermon (Italia). Atzerriko idazle batek idatzitako liburu onenaren saria lortu du 'Il libro de mio fratello' (Einaudi) lanarekin, hau da, 'Soinujolearen semea' nobelarekin. Bestalde, gaur mahai inguru batean parte hartuko du idazle asteasuarrak herri italiar horretan. Idazketaren zentzu 'inzibila' izango dute hizpide.
2008-04-29 | 17:40:28
Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Mondello saria
Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da asteasuarra
Aurtengo Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi du. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez eman dio saria Atxagari. Atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da Atxaga eta aho batez lortu du saria 'Il libro di mio fratello' liburuarengatik, hau da, 'Soinujolearen semea'.
2008-01-22 | 18:51:55
Grinzane Cavour saria irabazi du Bernardo Atxagak, 'Soinujolearen semea' lanarekin
Atzerriko narratiba sailean irabazi du
2007-12-06 | 19:01:51
Sven Nys izan da garaile Asteasuko IX. Nazioarteko Ziklokrosean
Lehen euskalduna Unai Yus izan da
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.