
2008-09-23 | 17:08:38
Bernardo Atxaga zentzugabeko umorea jorratuko duen nobela berria ari da prestatzen
AEBtan 10 hilabete egin ditu "Zazpi etxe Frantzian" nobela lantzen eta atontzen
Gizakiaren alde zital eta txarrena islatu nahiko du nobela honetan, "baina umorea erabiliz". "Orain arte prosan idatzi ditudan liburuekin ez du zerikusirik izango".
2008-05-23 | 13:30:18
Atxagak bihar jasoko du Mondello saria Italian
Gaur mahai-inguru batean parte hartuko du
Bernardo Atxaga asteasuarrak bihar jasoko du Mondello saria Palermon (Italia). Atzerriko idazle batek idatzitako liburu onenaren saria lortu du 'Il libro de mio fratello' (Einaudi) lanarekin, hau da, 'Soinujolearen semea' nobelarekin. Bestalde, gaur mahai inguru batean parte hartuko du idazle asteasuarrak herri italiar horretan. Idazketaren zentzu 'inzibila' izango dute hizpide.
2008-04-29 | 17:40:28
Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Mondello saria
Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da asteasuarra
Aurtengo Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi du. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez eman dio saria Atxagari. Atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da Atxaga eta aho batez lortu du saria 'Il libro di mio fratello' liburuarengatik, hau da, 'Soinujolearen semea'.
2008-01-22 | 18:51:55
Grinzane Cavour saria irabazi du Bernardo Atxagak, 'Soinujolearen semea' lanarekin
Atzerriko narratiba sailean irabazi du
2007-12-06 | 19:01:51
Sven Nys izan da garaile Asteasuko IX. Nazioarteko Ziklokrosean
Lehen euskalduna Unai Yus izan da
2007-11-16 | 19:07:43
Udakiola baserria erre da Asteasun
Lau lagun bizi dira bertan; ez dute kalterik jaso ezta bertan dituzten animaliek ere
suhiltzaileak lanean ari dira sutea itzaltzeko; lau kamioi hurbildu dira erdigunetik bost kilometrora dagoen baserriko sutea itzaltzeko. Egurrezko egitura guztia erre da. Bertan zeuden animaliak kanpora atera dituzte, kalterik gabe. Oraingoz animaliak Bulano baserrian hartuko dituzte. Dagoeneko herrian erre den hirugarren baserria da.
2007-07-16 | 15:22:58
Patxi Urizar eta Nerea Amilibia berriro irabazle
Ez billabonatarrak ezta zizurkildarrak ere ezin izan zuten probako marka hautsi
Iaz bezala, Patxi Urizar billabonatarrak eta Nerea Amilibia zizurkildarrak irabazi dute Santamaρa Krosa. Urizarrek 2804-ko denbora egin du eta Amilibiak 3440-koa. Ezin izan dute probaren markak hautsi. Gizonezkoetan bigarrena Josu Arregi (2804) eta hirugarrena Emilio Garcia (2832) izan dira. Emakumezkoetan Romy Mey (3512) bigarren eta Paki Lizaso (3539) hirugarren izan dira.
2007-06-29 | 11:23:05
Bernardo Atxagak zilarrezko Euskadi saria jasoko du gaur Donostiako Liburu Azokan
42 erakusmahai eta 50 erakusle izango dira Donostiako Gipuzkoa plazan gaurtik uztailaren 8ra
Deialdiak
Leitza mugaz muga zaldiz
LEITZA, - 2008-10-11
Deialdiak
II. Barazki eta Animalien Azokarako izen-ematea
ALEGIA, - 2008-09-17
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.